Historikoki Erdi Aroak Erromatarren inperioaren erortzetik (K.o. 476) Konstantinoplaren jaustea arte (1453) edo Amerikaren konkista (1492) hasi zenera arte hartzen du.
Erdi Aroa fedearen aroa izan zen eta iluntasuna izan zen nagusi. Beldurrez eta sinesmenez betetako mundua. Eta garai honetan, erlijioa ezinbesteko osagaia izan zen arte eta kulturaren adierazpen guztietan, baita musikan ere.
Kantu Gregorianoa: musika erlijiosoa
Erdi Aroko musika, batez ere, erlijiosoa izan zen, egiten ziren lan gehienak Elizarentzat (Erromako elizarentzat) baitziren. Erlijioaren indarrak musika liturgikoa (mezatarakoa) garatzea ekarri zuen, eta “kantu gregorianoa” da horren lekuko. Garaiko musika profanoari aurre egiteko eta Europan liturgia desberdinetan kantatzen ziren abestiak batzeko, instrumentuen laguntzarik gabe kantua maila gorenera eraman zuen eliza kristauak. Kantu gregorianoaren sortzailea Gregorio I.a Handia (540-604) aita santua izan zen.
Beraz, kantu gregorianoa (cantus gregorianus) Erdi Aroan sortu zen musika liturgikoaren mota bat da, erritu katolikoan meza laguntzeko eta latinez egindakoa eta monasterioaren barruko bizitzarekin eta beneditar ordenarekin lotutakoa. Gaur egun nahikoa galduta egon arren, tradizioa mantentzen da besteak beste Leire (Nafarroa) Santo Domingo de Silos (Burgos) eta Ganagobieko (Proventza Garaiko Alpeak) monasterioetan.
Notazio musikalaren lehenengo sistemak: neumak eta Guido d´Arezzo
Garai horretan, bestalde, neumak, notazio musikalaren lehenengo sistemak, sortu ziren. Eskuizkribuetako hainbat pasartetan agertzen diren barra eta puntuen konbinazioak dira neumak. Idatzizko testuen azentu-marketan dute sorburua.
Sistema honen hobekuntza, eta baita Erdi Aroko musika eskalaren sei noten izenak (hexakordoa), Guido d´Arezzo izeneko monjeari egozten zaio (XI. mendean). Noten izenak San Juan Bautistari egindako abesti batetik hartu zituen, kantu honen esaldi bakoitza hexakordo eskalako nota bakoitzarekin hasten baitzen:
UT queant laxis REsonare fibris MIra tuorum FAmuli gestorum SOLve polluti LAbii reatum Sancte Johannes.
Zazpigarren nota, SI, beranduago (XVI. mendearen amaieran) hartua izan zen eta XVII. mendean UT nota DO notagatik ordezkatua izan zen, ahoskera errazteko.
Musika profanoa: juglareak eta trobadoreak
Erdi Aroan musika erlijiosoa izan zen batik bat, baina izan zen, halaber, musika profanoa, hau da, herri-musika, juglareek eta trobadoreek eskaintzen zutena. Juglareen eginkizuna, kantatzea eta dantzatzea eta mila komeria egitea zen, baina ez musika sortzea. Trobadoreak, berriz, musika sortzaileak eta kantariak ziren. Trobadoreak Proventzako okzitaniera erabiltzen zuten eta gai nagusiak, maitasun platonikoak eta batailetan edo gerretan gertatutakoak izaten ziren.
Gaur egun ez dira ezagutzen Erdi Aroko abesti profano asko, baina abesti horiek gaitzesten zituzten eliz ediktu ugariek errepertorioa oso zabala izan zela ematen dute aditzera.
Erdi Aroko emakume poetak. "Los Musicos de Urueña" laukoteak Erdi Aroko emakume poeten omenezko emanaldiak eskaintzen ditu: Hildegard von Bingeneta Azalais de Porcaraiguas. Beatriz de Dia trobadoreen lanak ere ematen dituzte taldeko kideek.
MUSIKA ERDI AROAN
Historikoki Erdi Aroak Erromatarren inperioaren erortzetik (K.o. 476) Konstantinoplaren jaustea arte (1453) edo Amerikaren konkista (1492) hasi zenera arte hartzen du.
Erdi Aroa fedearen aroa izan zen eta iluntasuna izan zen nagusi. Beldurrez eta sinesmenez betetako mundua. Eta garai honetan, erlijioa ezinbesteko osagaia izan zen arte eta kulturaren adierazpen guztietan, baita musikan ere.
Kantu Gregorianoa: musika erlijiosoa
Erdi Aroko musika, batez ere, erlijiosoa izan zen, egiten ziren lan gehienak Elizarentzat (Erromako elizarentzat) baitziren. Erlijioaren indarrak musika liturgikoa (mezatarakoa) garatzea ekarri zuen, eta “kantu gregorianoa” da horren lekuko. Garaiko musika profanoari aurre egiteko eta Europan liturgia desberdinetan kantatzen ziren abestiak batzeko, instrumentuen laguntzarik gabe kantua maila gorenera eraman zuen eliza kristauak. Kantu gregorianoaren sortzailea Gregorio I.a Handia (540-604) aita santua izan zen.
Beraz, kantu gregorianoa (cantus gregorianus) Erdi Aroan sortu zen musika liturgikoaren mota bat da, erritu katolikoan meza laguntzeko eta latinez egindakoa eta monasterioaren barruko bizitzarekin eta beneditar ordenarekin lotutakoa. Gaur egun nahikoa galduta egon arren, tradizioa mantentzen da besteak beste Leire (Nafarroa) Santo Domingo de Silos (Burgos) eta Ganagobieko (Proventza Garaiko Alpeak) monasterioetan.
Notazio musikalaren lehenengo sistemak: neumak eta Guido d´Arezzo
Garai horretan, bestalde, neumak, notazio musikalaren lehenengo sistemak, sortu ziren. Eskuizkribuetako hainbat pasartetan agertzen diren barra eta puntuen konbinazioak dira neumak. Idatzizko testuen azentu-marketan dute sorburua.
Sistema honen hobekuntza, eta baita Erdi Aroko musika eskalaren sei noten izenak (hexakordoa), Guido d´Arezzo izeneko monjeari egozten zaio (XI. mendean). Noten izenak San Juan Bautistari egindako abesti batetik hartu zituen, kantu honen esaldi bakoitza hexakordo eskalako nota bakoitzarekin hasten baitzen:UT queant laxis
REsonare fibris
MIra tuorum
FAmuli gestorum
SOLve polluti
LAbii reatum
Sancte Johannes.
Zazpigarren nota, SI, beranduago (XVI. mendearen amaieran) hartua izan zen eta XVII. mendean UT nota DO notagatik ordezkatua izan zen, ahoskera errazteko.
Musika profanoa: juglareak eta trobadoreak
Erdi Aroan musika erlijiosoa izan zen batik bat, baina izan zen, halaber, musika profanoa, hau da, herri-musika, juglareek eta trobadoreek eskaintzen zutena. Juglareen eginkizuna, kantatzea eta dantzatzea eta mila komeria egitea zen, baina ez musika sortzea. Trobadoreak, berriz, musika sortzaileak eta kantariak ziren. Trobadoreak Proventzako okzitaniera erabiltzen zuten eta gai nagusiak, maitasun platonikoak eta batailetan edo gerretan gertatutakoak izaten ziren.
Gaur egun ez dira ezagutzen Erdi Aroko abesti profano asko, baina abesti horiek gaitzesten zituzten eliz ediktu ugariek errepertorioa oso zabala izan zela ematen dute aditzera.
Ariketak:
Loturak (bideoak eta artikuluak):
Arkaitzen gogokoak: